Skip to main content

Albisteak

Gaurkoan, azaroak 20, Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Egunean, munduko haur ezberdinen bizimodua aztertu dugu baita Palestinako haur eta nerabeak pairatzen ari diren eskubideen urratzea ere. Ondoren ikastolako haur eta irakasleok gure indarrak bateratu ditugu, egoera honen aurka gaudela adierazteko eta haurren eskubideak defendatzeko.

Bertan uraren aprobetxamendua ikusi zuten, errota martxan jartzen zutelarik. Ondoren, zerrategia eta bukatzeko talo tailerra egin zuten.

Martxan da berriro ere Agenda 2030. Aurten, Hiri eta Komunitate jasangarriaren gaiaren ekintza plana burutzea da asmoa. Ilusioz hartu dugu ikasturte berria.
Atzo, ikastolak antolatutako II.mendi irteera burutu zen. Oraingoan ere bi ibilbide prestatu ziren, Hernialdera eta Fraileburura. Giro ezinobean elkartu ziren famili eta irakasleak.
Aurten ere, eski alpinoko eskaintza luzatzen zaie LH6ko ikasleei Iruran eta LH6-DBH4 Anoetan. Urtero bezala, Anoeta eta Irurako ikasleak lagun artean eskiatzeko aukera izango dute. Elur mordoa izatea espero dugu!
Herrialde ezberdinetako janarien tailer berezi bat antolatu nahi dugu, “MUNDU BAT, MILA ZAPORE”, kultur aniztasuna sustatzeko eta elkarrekin une atsegina pasatzeko. Tailer honetan, gure komunitateko familia ezberdinek beren jatorrizko herrialdeko plater tipikoak aurkeztuko dituzte, eta parte-hartzaileek plater horiek dastatzeko aukera izango dute.
Azaroaren 26an ospatuko dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak, aurten lelo argi batekin: Bagatoz inklusiotik ekitatera!
Azaroaren 16an, izan da ikastolako familiek antolatutako II.mendi irteera HERNIALDERA. 9:30ean elkartuko gara denok eta aurten, eguraldi ona eginez gero bazkaltzen geratzea proposatzen da.
Urtero bezala, HH-ko ikasleak bi txandatan banatuak eman diote hasiera baso eskolari.

Ikastolan emango zaio hasiera. Mozorroak egiteari eta apaingarriei eskainiko zaie denbora. 

Tolosaldeko mankomunitateak eskaintzen duen programan parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Ostiral arratsaldean, beziklatzearen garrantzia aztertu zuten eta praktikara eraman zuten ekintza bera.

Errigora proiektu herrikoi bat da, Euskal Herri mailako auzolanaren bidez, Nafarroa erdi eta hegoaldeko (Ager zonaldeko) euskalgintza eta ekoizpena sustatzen duena.