Skip to main content

Albisteak

Aurreko asteazkenean, EMAKUME LANGILEEN EGUNA ospatu gebnuen Irurako Ikastolan.
Gaur, LH5eko ikasleak Anoetako lagunekin batera, Pagoetara irteera egin dute.
Ostiral arratsaldean, Marea Elkarteko kideak izan genituen bisitan ikastolan.
Ostegunean, Anoeta eta Irurako Ikastoletako ikasleak elkarrekin PLANETARIUM-eko irteera burutu zuten.
Otsailaren 14an ospatu genuen gure iñauteri jaialdia, "maite dut Irura". Dantza eta musika ezberdina entzuteko aukera izan genuen.
Otsailaren aurrenean Kilometroak 23ren urteko mugarri nagusiak aurkeztuta, “Egunkariatik Berriara, 20 urte” dugu hurrengo hitzordu nagusia. 2003ko otsailaren 20an, orain hogei urte, Guardia Zibilak, epaile baten aginduz, “Euskaldunon Egunkaria” itxi zuen; ekainean heldu zen haren oinordekoa, “Berria” egunkaria. Kilometroak 23ren urteko egitarauaren barruan, gogora ekarriko dugu gertaera hura eta euskal gizarteak eman zuen erantzuna.
Gaur, energiaren munduko eguna dela ospatzeko, energia maitasunez erabiltzeko proposamen batzuk uzten dizkizuegu.
Atzo hautatu ziren 2023ko Iñauteritako marrazki lehiaketako irabazleak. Irurako Ikastolan LH2-ko Alaine Artolak irabazi zuen. Zorionak!!!

Taldetxo polita elkartzea lortu genuen eta makilak ederki astindu genituen.

Otsailaren 13an hasiko da aurrematrikulazio egiteko aukera. Oraindik Irurako Ikastola ezagutzen ez baduzu, bakarkako bizita eska dezakezu!
Atzo eguerdian, jangelako atsedenaldian, Aibak-eko Rebeca Cabrera sukaldariaren eskutik bi errezeta ikasi genituen.
Azken bi urtetako egoera berezia gainditu ondoren, aurten IRURAKO KALDEREROAK berreskuratu nahi dira guztion artea. Horretarako herritar oro gonbidatu nahi dugu OTSAILAREN 10ean, arratsaldeko 18:00etan plazara jantzita gerturatzea.