Ostegun Gizen egunean jango ditugun ogitartekoen eskaerak biltzen hasi gara.
Albisteak
Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak, Guraso Eskolaren barruan Nerea Mendizabalen formazio saioak eskaintzen jarraituko dugu.
Hasi gara, eztarriak berotzen, otsailaren 4an, larunbatean, herriko kaleetan kantuan ateratzeko.
Urtero bezala, iritsi da Ero-etxeko krosean parte hartzeko eguna. Irurako Ikastolako ikasleak ere bertan izango dira igande honetan.
Abenduaren 24an kantuan atera ginen Irurako kaleetan zehar eguraldia lagun genuela.
Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin antolatu den saioa da.
Datorren larunbatean, abenduaren 24an, urtero bezala Gabonak ospatzeko kantuan aterako gara herriko kaleetan zehar.
EHI-ko endekalogoaren oinarriak Hezkuntza Legearekin uztartuz, onartu den Onarpen Dekretuaren baitan hitz egingo dugu.
Behar gehien duten Ikastolei lagundu eta inbertsio berriak aurrera ateratzeko ondo banatutako elkaratsuna adierazi zen.
Neguaren atarian gaude eta HHko ikasleak Baso Eskolaren proiektuko saioak etengo dituzte. Udaberrian berriz ere kanpo espazio eta inguruneaz disfrutatuko dute.
LH6ko ikasleak " Erosi eta erosi, zaborra opari" proiektuaren azalpenetan ibili dira gaur herrian, besteak beste Gorka Murua Irurako alkatearekin ere elkartu dira.
Eskualdez eskualde elkartu gara ikastolak gaia jorratzeko, beronek etorkizuneko euskal hezkuntza sisteman izango dituen erronkei buruz hitz egiteko, bai eta ikastolen mugimendutik begira eraiki nahi dugun Euskal Herrirako Hezkuntza Sistemari begira urrats garrantzitsu bat izan daitekeen une honek duen garrantzi handia azpimarratzeko ere.
Pagination
- Previous page
- 16 orria
- Next page