Skip to main content

Albisteak

Atzoko Gobernu Batzordean, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aldatzeko legea onartu zuen. Bertan, diru-partida bat bideratu dute, besteak beste, Ikastoletako zenbait langileri soldatak igotzeko.
Atzo, KIVA eguna ospatu genuen ikastolan. Egunean zehar ekintza ezberdinak burutu ziren eta ikasturte honetako lanketei hasiera eman genien.
 SEASKA EGUTEGIAK eskatzeko unea iritsi zaigu. 2025ko egutegiaren orriak, Baionako « Oihana » ikastolako umeen marrazkiekin apainduak izan dira. 
Aurreko astean, Irurako Ikastolako 2.zikloko ikasleak bi egunetako irteera burutu zuten Zarautzen.
URRIAREN 20AN, NAFARROA OINEZ JAIA OSPATUKO DA, ”PIZTU” LELOPEAN, ZANGOZAN. ​​​​​​​IKASTOLEN ALDEKO JAI HONETAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!
Bigarren asteburuko egitaraua ekintzaz betea daukagu herriko festetan. Ikastolako txozna irekiko da eta ogitartekoak ere eskainiko dira. Horretarako hainbat txanda osatzeko bolodresak behar ditugu oraindik.
Urriaren 6an, Azpeitian izango da aurten Kilometroak jaia. Berataratzeko Galtzaundik autobusak eskainiko ditu aurten ere.
LH4ko lehen gaiak, janariak erabiliz artelan bat sortzea proposatzen du. Lehen erronka ederki bete du taldeak. 
Gaur, ikastola hutsik utzi dugu denok mendi irteerak burutu ditugu eta.
Herriko festetan ere Irurako Ikastolaren presentzia bermatuko dugu. Afaltzeko ogitartekoak, zuzeneko musika eta giro ezinhobea ziurtatuak daude. ZATOZ GU IKUSTERA!
Datorren astean izango dira ikasturte hasierako guraso bilerak. 

Lehen bi egunak talde kohesiorako jarduerak burutzen ibili gara. Jolas eta dinamika dibertigarriak prestatu dituzte irakasleek.